GERNIKAKO KANPUSAK

Bizkaia Park Abentura

Gure monitoreak
Tituludunak eta esperientzia handikoak aisialdiko jardueratan

Kayak
Oka errekako bazterrak ezagutzen

Frontenisa
Urbietako frontoian jolasean
INFORMAZIO OROKORRA
TOKIA :
Ekintza gehienak Gernika eta inguruetan burutuko dira. Umeak utzi eta batzeko tokia,Urbieta Futbol Zelaian izango da.
DATAK :
1.TXANDA : Ekainaren 24tik uztailaren 5ra (Asteburuak izan ezik)
2.TXANDA : Uztailaren 8tik 19ra (Asteburuak izan ezik)
ORDUTEGIA :
Goizeko 10:00tatik arratsaldeko 18:00tara (5 urtetik gorakoek)
PREZIOAK ADINAREN ARABERA
5tetik aurrera :
1. TXANDA : 235€
2. TXANDA : 235€
1. TXANDA ETA 2. TXANDA : kontsultatu
9etan sartuta +20€
Udalekuko ekipamendua, monitoreak, ekintzak, aseguruak, bazkaria eta askaria prezioaren barne daude.
1 Txanda Inskripzioa
2 Txanda Inskripzioa
Dirua kontu honetan sartu behar duzu:
ES44 2100 4952 182200026165
(La Caixa)
(Erropak batzeko egunean, ekarri ordainagiria)
Kanpuseko lehenengo egunean ekarri Osasun Txartelaren kopia.
GURE BEHERAPENAK
Badakigu, hainbat familiek sailtasun ekonomiak dituztela. Horregaitik uda honetan, Beherapenak eskaintzen ditugu, zuen seme-alabak gure kanpusera etor daitezen.
ANAI/ARREBAK
10€ BEHERAPENA 2. anai-arreba
GURASO BAKARREKO FAMILIAK
10 € ko BEHERAPENA
FAMILI UGARIAK
2. Anai-arreba apuntatuz gero, 10 € ko BEHERAPENA
3. Anai-arreba apuntatuz gero 15 € Ko BEHERAPENA
Axiekitaldiak Gernikako Argazkiak

Hegaluzen irteerak

Paddlesurf Mundakako hondartzan

3-4 urteko umeak jolazten

Herri kirolak
EKINTZAK
Zure seme-alabek hainbat kirolez gozatu ahal izango dute, bakarka zein taldeka. Adibidez: futbola, eskubaloia, rugbya, igeriketa, frontoia, etab.
Abenturazko kirolak ere praktikatuko dituzte gure materialekin. Beti segurtasun arauak kontutan izanik. Adibidez: kanoak, bela, eskalada, zaldiak, slackline, esperologia, etab.
Baita ere, joko barregarriak, gymkanak, dantzak, tailerrak, etab. landuko dira gure kanpusetan.
Irteerak ere egingo dira: Bizkaia Park Abentura, Gamarra, Surf, Waterball, Paddlesurf, Bubble, ohe elastikoak, Snorkel, Gaztelu puzgarriak, Mendira, Hondartzara, Hegaluze itsasontzian eta gau bat Mendatako arterpetxean ( afaria, ostatua eta gosaria barne)
ASEGURUAK
AXIEKITALDIAKen kanpus guztietan, gure helburua nagusia umeen segurtasun da. Horregaitik, Istripuen eta Erantzukizun Zibilaren aseguruak dituguz, Reale Aseguru- etxearekin. Hala ere, zuen sema-alabak, segurtasunari eta dibertsioari lehentasuna emango dieten eskarmentu dun begiraleekin egongo dira